Bihar bukatuko da Pilotari Eguneko txapelketa herrikoietan izena emateko epea

Mailo Oiarzabal 2023ko api. 13a, 09:53

Iazko Pilotari Eguneko irudi bat.

Tta-kun eta Dean tabernetan eman daiteke izena. Emakumeen nahiz gizonen binakako pilota txapelketa herrikoiaz gain, banakako pilota txapelketa ere jokatuko dute aurten.

Ekainaren 10ean ospatuko da aurten Azkoitian Txulue elkarteak antolatutako Pilotari Eguna. Egun osoko kirol eta festa egitarauaren barruan, Kontzejupen jokatuko dituzte pilota txapelketa herrikoien finalak izango dira hitzordu nagusienetakoak.

Martxoaren 17an ireki zuten txapelketa horietarako izen ematea, eta bihar, apirilaren 14a, izango da izena emateko azken eguna. Tta-kun eta Dean tabernetan eman daiteke izena.

Berrikuntza bat gehitu dute aurten antolatzaileek Pilotari Eguneko txapeketa herrikoietan. Horrela, emakumeen nahiz gizonen ohiko binakako pilota txapelketak ez ezik, bi koadro eta erdiko buruz buruko txapelketa ere antolatu dute.

Guka da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Gukako bazkide