Giro ederrean egin diote zaleek harrera Itzuliari

Urtzi Oteiza 2023ko api. 9a, 11:15

Atzo igaro zen Euskal Herriko Itzulia Azkoititik, eta giro ederra lagun, txirridularizale ugari bildu zen Azurki eta Aitola artean seigarren eta azken etapa ikusteko.

Atzo, zapatua, igaro zen Euskal Herriko Itzulia Azkoititik. Euskal txirrindularitza probaren seigarren eta azken etapa jokatu zuten, Eibar-Eibar artekoa. 137,8 kilometroko ibilbidea izan zuen, eta tartean, Azkoitiko errepideetatik barrena ibili zen. Giro ederra lagun, txirridularizale ugari bildu zen Azurki eta Aitola artean; egunpasa joanda batzuk.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide