'Oink Oink' eta 'Loli tormenta' filmak izango dira astelehen eta asteartean

Nerea Uranga 2023ko api. 5a, 16:00

'Oink Oink' filma.

Oink Oink haurrentzako animaziozko filma astelehenean eskainiko dute Baztartxo antzokian, eta Lola tormenta, berriz, astelehenean eta asteartean.

Datorren astelehen eta asteartean izango dira zinema emanaldiak Baztartxo antzokian.

Astelehenean, 17:00etan, haurrentzako Oink Oink filma ikusteko aukera izango da, euskaraz. Babs, 9 urteko neska batek, Oink izeneko txerritxo bat aitonaren opari gisa jasoko du. Txerritxo horrek neskatoaren eta bere familia guztiaren bizitza aldatuko ditu, gauzak ustekabean korapilatzen hasiko baitira. Tosca Menten idazle herbeheretarraren liburu batean oinarritutako filma da Oink Oink filma, eta stop motion teknika erabiliz ekoitzitako dago. Animaziozko film honek neska baten adiskidetasunaren eta haren maskotaren arteko maitasun istorioa kontatzen du.

Helduentzako Loli tormenta filma, berriz, astelehenean eta asteartean emango dute Baztartxon. Astelehenean 19:30ean izango da, eta asteartean, Ikuslearen Egunean, 20:00etan. Agustí Villarongak zuzendutako filma honek komedia eta drama uztartzen ditu. Filmeko aktoreak dira: Susi Sanchez, Celso Bugallo, Fernando Esteso, Meteora Fontana, Mor Ngom eta Joel Galvez. Amona modernoa eta kaotikoa da Lola, eta haren alaba hil ostean, Edgar eta Robert biloben kargu egingo da. Bartzelona kanpoaldeko etxe batean bizi dira hirurak, eta beren bizitza lasaia erabat aldatuko denaren susmoa dute. Izan ere, Lola amonak alzheimerra du, eta harengandik ez dute banatu nahi bilobek.

Oink Oink

Loli tormenta

Guka da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Gukako bazkide