Itzulia dela eta, Azkoitia eta Zarautz arteko autobus zerbitzuan aldaketak izango dira

Nerea Uranga 2023ko api. 5a, 10:11

Gaur, asteazkena, Kostatik igaroko da Itzuliaren hirugarren etapa, eta eguerdian bertan behera geldituko dira Azkoitia eta Zarautz arteko UK03ko bi autobus zerbitzu.

Euskal Herriko Itzuliaren hirugarren etapa jokatuko da gaur; Errenteria-Villabona artekoa. Ibilbidea Kostatik igaroko da, Orio, Zarautz, Zumaia, Meaga eta Zarautz artetik, hain zuzen ere. Ondorioz, Lurraldebusen Azkoitia eta Zarautz arteko UK03 zerbitzuko bi autobus bertan behera geldituko dira. Hain zuzen ere, Azkoititik 13:05ean irteten duen autobus zerbitzua eta Zarauztik 14:05ean irteten dena geldituko dira bertan behera.

UK03 autobus zerbitzuak Azkoitia-Azpeitia-Zestoa-Aizarnazabal-Zarautz ibilbidea egiten du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide