Gizon batek adin txikiko bat erasotu duela eta, elkarretaratzea deitu du Itaiak

Nerea Uranga 2023ko api. 4a, 09:29

Iazko azaroaren 25ean Itaiak indarkeria matxistaren kontra Azkoitian egindako elkarretaratzea.

Gaur 19:00etarako deitu du protesta Itaiak, Azkoitiko plazan.

Itaiak azaldu duenez, joan den ostiral arratsaldean gizonezko batek adin txikiko neska bati eraso egin zion Azkoitian. Eraso matxista salatzeko gaur, asteartea, elkarretaratzera deitu ditu herritarrak, 19:00etan, Azkoitiko plazan. Indarkeria matxista orori aurre egin lelo hartuta egingo dute protesta.

Guka da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Gukako bazkide