Apirileko Maxixatzen aldizkariaren aurrerapena: Jose Luis Larrañaga

Andoni Elduaien - Maialen Etxaniz 2023ko api. 3a, 14:12

Maxixatzen datozen egunetan hasiko da apirileko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Besteak beste, Jose Luis Larrañaga xake jokalariari egindako elkarrizketa jaso da aldizkariaren zenbaki berrian. Honako hau da aldizkariaren aurrerapen bideoa.

Munduko Guinness errekorra egin zuen Jose Luis Larrañaga xake jokalari azkoitiarrak 1982an. Ordura arte inork egin gabea lortu zuen hark: 605 jokalariren aurka jokatu zuen Azkoitiko udaletxean 31 orduz eta 42 minutuz. 535 partida irabazi zituen Larrañagak, 42 berdindu eta 28 galdu. Hari egindako elkarrizketa jaso du Maxixatzenek 2023ko apirileko aldizkarian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide