Repsol gidaren Eguzkitxoa eman diote Aittola-Zar jatetxeari

Andoni Elduaien 2023ko mar. 31a, 16:31
Madariaga auzoan dago kokatuta Aittola-Zar jatetxea. (Aittola-Zar)

Hego Euskal Herriko 22 ostalaritza guneren lana aitortu du Repsol Gidak, eta horiek Eguzkitxo bana jaso dute. Aitortza horiek eginda, Repsol Gidaren asmoa da "lurraldea hobeto ezagutzen laguntzen duten leku atseginen eta eskuragarrien zerrenda" erakustea.

Azkoitiko Madariaga auzoan dagoen Aittola-Zar jatetxeak Repsol Gidaren Eguzkitxoa jaso du. Repsol Gidaren aditu taldea herriz herri ibili da azken asteetan, eta 22 aitortza berri egin ditu Hego Euskal Herrian, eta horien artean nabarmendu du Azkoitiko jatetxea. Azken Eguzkitxoak banatuta, gaur-gaurkoz gida horretako 219 Eguzkitxo dituzte banatuta Hego Euskal Herrian.

Repsol Gidak zazpigarrenez banatu ditu Eguzkitxoak. Zerrenda berri horretan, gainera, 'Galtzeko Eguzkitxoak' izeneko aitortza egin dute, hain zuzen, otorduak mendiguneetan eskaintzen dituzten jatetxeei eta eskualdeko gozoki tipikoa saltzen duten gozotegiei nahiz itsas tabernei eskainitakoa. Repsol Gidaren arabera, Eguzkitxo berri horiek "lurraldea hobeto ezagutzen laguntzen duten leku atseginen eta eskuragarrien zerrenda" erakusten dute.

Azkoitiko Aittola-Zar jatetxeak ez ezik, eskualdeko bi jatetxek ere jaso dituzte Eguzkitxoak: Getariako Maruka Gastrok eta Zumaiako Atarik. Horiez gain,Hego Euskal Herrian beste hemeretzi ostalaritza gunek jaso dute aitortza.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide