Mendiaz gozatu dute herritarrek Anaitasuna Mendi Bazkunaren asteburuko bi irteeretan

Andoni Elduaien 2023ko mar. 28a, 13:29

Anaitasuna Mendi Bazkunako kideek mendiko eski irteera egin zuten joan den asteburuan. Era beran, zapatuan Izarraizko Bira egin zuren Gure Txokoak Ezagutzen ekimenaren barruan.

Anaitasuna Mendi Bazkunak bi irteera egin ditu asteburuan. Batetik, mendiko eski irteera egin zuten dozena bat lagunek Panticosa (Espainia) ingurura, eta bestetik, Gure txokoak ezagutzen egitasmoko mendi irteera. Eguraldi ona lagun, gozatu ederra hartu dute herriko mendizaleek asteburuan.

Gure txokoak ezagutzen egitasmoaren barruan, Izarraizko Bira egin zuten mendizaleek. Ohi bezala, 08:30ean abiatu ziren zapatuan Balda plazatik, eta handik jo zuten mendira. Egitasmoko lehen irteera Kakueta mendira egin zuten abenduan; bigarren ibilaldian, berriz, Urrategi auzoa, Hirukurutzeta eta Karakate mendiak lotu zituzten; eta hirugarren irteeran, Kukuherri eta Samiño lotu zituzten. Izarraizko Bira egin ondoren, hurrengo irteera Kakueta mendira egingo dute. Kakueta mendiaren egunean, maiatzaren 7an (igandea), egingo dute egitasmoko azken irteera.

Egitasmo horretako irteera, ordea, ez da izan Anaitasunak asteburuan egin zuen irteera bakarra; izan ere, mendiko eskia praktikatzeko urteko bigarren irteera egin zuten larunbatean eta igandean. Panticosa (Espainia) inguruan eskiatu zuten Azkoitiko dozena bat lagunek. Bi egunez, hainbat ibilbide egin zituzten, besteak beste, Pondiellos, Infierno eta Diente de Batanes zeharkatuz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide