Gizarte Zerbitzuetan hitzordua eskatzen dutenek SMSa jasoko dute gogorazpen moduan

Ane Olaizola 2023ko mar. 15a, 15:21

Herritarrek hitzordua baino 24 ordu lehenago jasoko dute telefono mezu laburra. Udalaren arabera, hitzorduak kudeatzeko sistema berriak eskaintzen duen "abantailetako bat" da.

Azkoitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetan aurretiko hitzordua eskatzen dutenek telefono mezu labur bat jasoko dute aurrerantzean, erakundeak jakinarazi duenez. Hitzordua baino 24 ordu lehenago jasoko dute SMSa, zita gogorarazteko. Udalaren arabera, hitzorduak kudeatzeko sistema berriak eskaintzen duen "abantailetako bat" da.

Janire Igoa Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, sistemak sail horretan eskaintzen duten zerbitzua "optimizatzen" laguntzen du: "Hitzorduak ondo koordinatu beharra dago, eta SMSa garrantzitsua da, erabiltzaileari hitzordua ahaztu baitiezaioke, eta ondoren, tarte hori hutsik gera baitaiteke".

Udalaren arabera, Gizarte Zerbitzuen sailak 8.899 pertsona artatu zituen iaz, eta horietatik gehienak (5.294 pertsona) aurretiko hitzordurik gabe hartu zituzten harreran; 3.605 lagun, berriz, gizarte langileek artatu zituzten, hitzordua aurrez eskatuta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide