Kontseilu Sozialistak oinarrizko produktuen bilketa egingo du ostegunetik zapatura bitartean

Julene Frantzesena 2023ko mar. 27a, 08:54
Oinarrizko elikagaien bilketako irudi bat.

Hiru egun horietan bilduko dituzte produktuak Zestoan, Azpeitian eta Azkoitian, hainbat supermerkaturen eta saltokiren aurrean.

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak oinarrizko produktuen bilketa egingo du ostegunetik zapatura bitartean. Zestoan, Azpeitian eta Azkoitian bilduko dituzte produktuak hiru egun horietan: Zestoan, Gesalaga kalean; Azpeitian Juan XXIIIeko eta Sanjuandegiko Eroski saltokien atarian; eta Azkoitian BM eta Eroski txikiaren kanpoaldean.

Ostegunean 17:00etatik 20:00etara jarriko dituzte produktu bilketarako postuak, eta ostiralean, berriz, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Larunbatean, aldiz, 10:00etatik 13:00etara gauzatuko dute bilketa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide