Hainbat zozketa egingo ditu Herrixen elkarteak martxoan

Andoni Elduaien 2023ko mar. 13a, 12:36

Hainbat sari zozkatuko ditu Herrixen elkarteak erosketak hilaren 13tik 30era bitartean elkartearen barruko saltokietan egiten dituztenen artean.

Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak Hiru Esperientzia Bikoitz egitasmoa abiatu ditu. Martxoaren 13tik 30era bitartean herriko saltokietan erosketak egin eta bere izena ematen duten herritarrak hainbat zozketatan sartuko ditu elkarteak.

Hain justu, bi lagunentzako gosaria, bi lagunentzako estetika zein ongizate tratamendua, produktuak erosteko 200 euroko erosketa bonua eta bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozketatuko ditu merkatari elkarteak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide