Zalduntxuk danborrada konpainiako kideek Intsausti jauregia bisitatu dute

Andoni Elduaien 2023ko mar. 13a, 09:59
Zalduntxuk taldeko kideak, Intsausti jauregian. (Argazkiak: Juan Bautista Mendizabal)

Helduen danborradako konpainia berriko kideek bisita egin zuten larunbatean Intsausti jauregira, hain zuzen, Xabier Muniberen etxera. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko diploma bat jaso zuten eta Ohorezko Liburuan ere sinatu zuten.

Azkoitiko helduen danborradako Zalduntxuk konpainiako kideek Intsausti jauregia bisitatu zuten herenegun, zapatua. Taldekide asko elkartu ziren, eta Juan Bautista Mendizabal Azkoitiko Udaleko Ondare zinegotziaren eskutik bisita egin zuten han.

Hain zuzen, ilustrazioaren garaia eta orduko protagonistak ezagutu zituzten helduen danborradako konpainia berriko kideek. Gainera, Mendizabalen eskutik Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko estatutuaren lehen artikuluaren diploma jaso zuten oroigarri gisa, eta hango Ohorezko Liburua ere sinatu zuten. Era berean, Antonio Oteiza Fundazioaren eta Joxe Alberdi Burruntxali artista azkoitiarraren obrak ezagutzeko baliatu zuten bisita.

Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen diploma jaso zuten unea. (Juan Bautista Mendizabal)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide