Aste Santuko ekintzetarako izen-ematea zabaldu du Parrokiak

Andoni Elduaien 2023ko mar. 12a, 09:15
Iazko Ostiral Santuko prozesioko irudi bat. (Ihintza Elustondo)

Igandean egingo dute Erramu Igandeko prozesioa, eta hilaren 15ean Ostiral Santuko bi prozesioak. Haurrei eta helduei zabaldu diete deialdia parroakiko kideek, eta parte hartu nahi dutenek formulario bat bete beharko dute.

Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokiako taldea Aste Santua antolatzeko lanetan ari da azken asteetan, eta haurrei zein helduei Erramu Igandeko nahiz Ostiral Santuko prozesioetan parte hartzeko eskatu diete. Erramu Igandean, goizean egingo dute prozesioa herriko kaleetan zehar, eta, Ostiral Santuan, arratsaldean nahiz gauean. 500 urte baino gehiago dituen ohiturari segi nahi diote parrokiako kideek, baina horretarako herritarren parte hartzera animatu nahi dituzte.

Parrokiako taldeak haurrei dei egin die, apostolu, nazareno edota aingeru bezala parte har dezaten. Prozesioetan kalera ateratzen dituzten pausoak garbitzeko nahiz janzteko, pausoak eramateko edota desmuntatzeko, berriz, helduen beharra dutela adierazi dute parrokiako kideek.

Prozesioetan parte hartu nahi duten herritarrentzat formulariok zabaldu dituzte, bertan izena eman dezaten. Erramu Igandean eta Ostiral Santuko prozesioan parte hartu nahi duten haurrek honako lotura honetan eman beharko dute izena. Aldiz, Aste Santuko ekintzetan parte hartu nahi duten helduek, hemen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide