Azkoitia Lagunkoiak apirileko bilera egingo du gaur

Ane Olaizola 2023ko api. 17a, 10:01
Azkoitikoa Lagunkoiaren bilera bateko irudia. (Azkoitiko Udala)

Taldeak hileroko bilera deitu du gaur arratsalderako, eta ohi bezala, 18:00etan bilduko dira, Elkargunean.

Azkoitia Lagunkoia taldea gaur elkartuko da, hileroko batzarra egiteko. Betiko moduan, Elkargunean izango da bilera, 18:00etan. Udalak gogoratu du bilerak irekiak direla eta interesa duen herritar guztiek parte har dezaketela.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide