Udalak eta Plaza Ondo jubilatuen elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Aitziber Arzallus 2023ko mar. 9a, 15:43
Azkoitiko udal ordekariak eta Plaza Ondo jubilatuen elkartekoak alkatearen bulegoan, akordioa sinatzen. (Azkoitiko Udala)

Akordio hori tarteko, udalak 45.000 euroko dirulaguntza emango dio jubilatuen elkarteari urteko ekintzak egiten laguntzeko eta, ahal bada, zabaltzeko.

Azkoitiko Udalak urteroko lankidetza hitzarmena sinatu du Plaza Ondo jubilatuen elkartearekin. Akordio hori tarteko, udalak 45.000 euroko dirulaguntza emango dio jubilatuen elkarteari urteko ekintzak egiten laguntzeko eta, ahal bada, zabaltzeko. Hainbat eratako jarduerak antolatzen ditu elkarteak urtero: bidaiak, eskulan eta parte hartze tailerrak, aisialdiko jarduerak eta abar. Eta horrez gain, baita 90 urte betetzen dituzte gizonei eta emakumeei omenaldia ere.

Javier Zubizarreta alkateak eta Maria Pilar Zarraga elkarteko presidenteak sinatu dute hitzarmena, eta bidelagun izan dituzte Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Janire Igoa eta elkarteko beste hainbat kide.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide