Ikasleak ere Martxoaren 8arekin bat

Ane Olaizola 2023ko mar. 8a, 16:18

Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egin dute herriko ikastetxeek ere, eta berdintasunaren aldeko aldarria zabaldu dute askotariko saioen bidez. Azkoitia BHIren bigarren zikloko eta Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek, berriz, greba egin dute.

Herriko ikastetxeek ere bat egin dute Martxoaren 8arekin eta ikasleek ere lau haizetara zabaldu dituzte gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko aldarriak. Goizetik hasita, askotariko ekintzak egin dituzte Floreaga ikastetxean, Bizilore eskolan, Xabier Munibe ikastolan, Azkoitia BHIn eta Izarraitz Lanbide Heziketan. Ekintzez harago, Azkoitia BHIren bigarren zikloko eta Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek greba egin dute gaurkoan.

Aurtengoan, ikasleek hainbat arlotan erreferente diren emakumezkoei eman diete garrantzia, eta horien lana landu dute argazkien, eskulanen edota solasaldien bidez. Era berean, antzerkiaz gozatzeko aukera izan dute ikastetxeetako kideek.

(Argazkiak: ikastetxeek utzitakoak)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide