Martxoko Maxixatzen aldizkariaren aurrerapena: Intsaustiko lurrak lehengoratzen

Maialen Etxaniz - Andoni Elduaien 2023ko ots. 28a, 14:30

Datozen egunetan hasiko da Maxixatzen martxoko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Landutako edukien artean, komunikazio taldeak erreportajea egin du Intsausti eremuan egiten ari diren kutsatutako lurren lehengoratzeko lanen inguruan. Lehen industriagunea izan zen lurretan ari dira lanean EHUko, Gaiker zentro teknologikoko eta Azkoitian egoitza duen Iragaz Watin enpresako ikertzaileak. Hango lan ildoak ezagutu ditu Maxixatzenek. Erreportajearen aurrerapen bideoa da honako dau. 

Martxoko Maxixatzen aldizkaria labetik ateratzear dago. Bertan landutako edukien artean, Intsausti eremuaren lehengoratzeaz erreportajea egin du Maxixatzenek. Andoni Elduaien kazetariak aletu ditu proiektuaren inguruko xehetasunak martxoko zenbakian. 

Symbiorem izeneko Europako proiektuaren barruan, lurreko kutsadura kentzen adituak diren zenbait erakunde eta enpresa, tartean Azkoitian egoitza duen Iragaz Watin ari dire aipatutako lanak egiten. Hain zuzen, lurrak deskutsatzeko entsegua ari dira egiten Intsausti eremuan. 33 metro kubikoko kokaleku erreala du.
 
Tratamendu biologikoa eta nanoteknologia tratamendua uztartu ditu enpresak, eta 'Biona' izeneko produktua da emaitza. Produktu horrekin ari dira Intsaustin lurrak lehengoratzen. Gasolioaren lurpeko depositu bat zegoen Intsaustin, eta haren zirkulazioagatik eta filtrazioengatik, ingurua kutsatuta zegoen. Tratamendu biologikoan konposta erabiltzen dute, eta orduan, laborategian indartutako bakterioak sartzen dituzte lurrean, horiek poluzio molekulak jan ditzaten. Zenbait eremutan kutsadura %80 jaistea lortu dute. Beste batzuetan, berriz, araututako kutsadura mugatik oso gertu gelditu dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide