Eskualdea zuriz jantzi du elurrak

Urtzi Oteiza 2023ko ots. 27a, 17:47

Goizetik elurra egin du Urola Kostan, eta eguerditik aurrera, kaleraino zuritu ditu bazterrak. Eskualdeko hainbat txokotan hartutako irudiekin osatutako bideoa da honakoa. 

Zuritu du, azkenean. Kostaraino elurra egingo zuela zioen gaurkorako eguraldiaren iragarpenak, eta agindutakoa beteta, elurra bota du. Goizean hasita, sarri egin du elurra. Gutxi, ordea, eguerdira arte. Bazkalondoan, aldiz, mardul botatzen hasi da, eta orduan bai, kaleraino zuritu ditu zelaiak, teilatuak, autoak eta abarrak. Kaleak eta errepideak garbi daude momentuz. Datozen orduetarako eta biharko ere oso hotzetik jarraituko du eguraldiak, eta botatzen duena elurretan botako du 100-200 metroetatik gora, nahiz eta prezipitazio handirik ez den espero.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide