Kukuherri eta Samiño inguruak ezagutu dituzte Anaitasuna MBren otsaileko mendi irteeran

Maialen Etxaniz 2023ko ots. 26a, 18:33

Gure txokoak ezagutzen egitasmoaren barruan, otsaileko mendi irteera egin zuten atzo, larunbatez, Kukuherrira eta Samiñora. Guztira, 35 lagun inguru animatu zen irteeran parte hartzera. 08:30ean Balda plazatik abiatuta, Kukuherri auzora joan ziren aurrena, eta handik, Samiñora. Tontorra eginda, oinez itzuli ziren herrira.

Atzo, otsailak 25, egin zuten. Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatutako Gure txokoak ezagutzen egitasmoko otsaileko mendi irteera. Hain zuzen, Kukuherri eta Samiño lotu zituzten atzokoan, eta 35 lagun inguru animatu zen txangora. Mendizaleak 08:30ean elkartu ziren Balda plazan, eta handik Kukuherri auzora joan ziren ondoren Samiñora jotzeko. Tontorra egin ostean, inguruko parajeez gozatu et oinez itzuli ziren Azkoitira. 

(Argazkiak: Anaitasuna MB)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide