Etxetik kanpo lehen garaipena eskuratu du Anaitasunako gizonen lehen taldeak

Julene Frantzesena 2023ko ots. 26a, 08:22
Atzoko partidako irudi bat. (Anaitasuna)

Gasteizen, Aurrera Vitoriaren zelaian, jokatu zuten Xabier Artetxeren mutilek atzokoan, eta partida atzetik hasi bazuten ere, markagailua iraultzea lortu zuten: 1 eta 2 bukatu zen neurketa. Emakumeen Euskal Ligako Anaitasunaren taldeak, berriz, atsedena du asteburu honetan.

Espainiako Hirugarren Mailan aritzen den Anaitasunako gizonen lehen taldeak denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen atzo etxetik kanpo. Gasteizen, Aurrera Vitoriaren zelaian, jokatu zuten Xabier Artetxeren mutilek atzokoan, eta partida atzetik hasi bazuten ere, markagailua iraultzea lortu zuten.

Partida hasi eta berehala, hirugarren minutuan, sartu zuten etxekoek aurreneko gola. Hainbat saiakeraren ondotik, 39. minutuan Anaitasunaren aldeko penaltia adierazi zuen epaileak, eta Anderrek ez zuen hutsik egin; 1 eta 1, atsedenaldia iristerako. Gainera, penaltia tarteko, jokalari bat gutxiagorekin gelditu zen Aurrera Vitoria.

Bigarren zatian ere hainbat aukera izan zituzten gorrixek, baina gola neurketaren hondarrean iritsi zen. Zehazki, 88. minutuan sartu zuen taldeari garaipena eman zion gola Mikel Aramendik. Hiru puntu garrantzitsu eskuratu zituen, beraz, atzo, Anaitasunak.

Emakumeen Euskal Ligako Anaitasunaren taldeak, berriz, atsedena du asteburu honetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide