Karnabalak 2023

Irudimena eta musika izan dira nagusi mozorro festan

Urtzi Oteiza 2023ko ots. 19a, 10:20

Azkoitiko mozorro festan jende ugarik parte hartu zuen atzo arratsaldean eta iluntzean.

Mozorro jaia izan zen atzo Azkoitiko karnabaletan, eta kuadrilla eta familiak mozorrotuta irten ziren kalera. Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia izan zen herriko plazan, baina herriko txoko desberdinetan jarri zuten musika beste hainbat kuadrillek. Beren mozorroetan irudimena erakutsi zuten azkoitiarrek, eta herriko kaleak girotu zituzten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide