DJen musikarekin gozatu dute dozenaka gaztek Goiko Losan

Andoni Elduaien 2023ko ots. 12a, 14:53

Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) antolatutako 'Pintxadie' musika elektronikoaren emanaldia izan zen atzo arratsaldean Goiko Losan, eta dozenaka gazte elkartu zen han.

Atzo, larunbata, Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) antolatutako Pintxadie musika elektronikoaren emanaldia izan zen Goiko Losan. 17:00etan hasi zen musika saioa frontoian, eta guztira, hiru musika jartzaileren doinuak entzuteko aukera izan zuten han elkartu ziren dozenaka gaztek: Albi, Beba eta Victorio & Georgio.

Argazkiak: Azkoitiko Gazte Asanblada