Plaza Ondok Donibane Garazi eta Donibane Lohizune bisitatzeko irteera antolatu du martxoaren 22rako

Andoni Elduaien 2023ko ots. 13a, 09:00

Donibane Lohizuneren portuko irudi bat. (Skyscapercity)

Otsailaren 22an irekiko dute izena emateko epea Plaza Ondoren Kultur Etxeko bulegoan. Martxoaren 10era arte egongo da izena emateko aukera.

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak irteera antolatu du martxoaren 22rako. Egun horretan, Donibane Garazi eta Donibane Lohizune bisitatzeko aukera izango dute herritarrek. Datorren astean, otsailaren 22an, zabalduko dute irteeran parte hartzeko izen-ematea, eta irekita egongo da martxoaren 10era arte. Azkoitiko Kultur Etxean jubilatuen elkarteak duen lokalean eman beharko da izena, 40 euro ordainduta. Astearteetan, asteazkenetan eta ostegunetan irekiko dute jubilatuen elkarteko bulegoa, 10:30etik 12:00etara.

Irteera egunean, 08:30ean abiatuko dira parte hartzaileak autobusez Aizkibel liburutegiaren ondoko autobus geralekutik. Bi herriak ezagutzeko aukera izango da, baita Hondarribia ere; izan ere, herri horretako batzokian egingo dute bazkaria. Antolatzaileek nabarmendu dute, parte hartzaile bakoitzak eraman beharko dutela hamaiketakoa egunpasara. Aldiz, edariak Plaza Ondok eramango ditu irteerara. Halaber, izena ematerakoan jakinaraziko dute elkarteko kideek bazkaltzeko izango duten menua. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide