Turkiara eta Siriara bidaltzeko laguntza ekonomikoa eskatu du Azkoitiko Parrokiak

Andoni Elduaien 2023ko ots. 12a, 10:56

Erreskate zerbitzuak bilaketa lanetan, Turkian.

Turkiako eta Siriako lurrikaretan kaltetutako herritarrei babesguneak, janaria eta arropa egokitu ahal izateko, laguntza ekonomikoa eskatu Gipuzkoako Caritasek, eta Azkoitiko Parrokiak bat egin du deialdiarekin.

Gipuzkoako Caritasek zabaldu duen deialdiarekin bat eginez, Azkoitiko Parrokiak eskatu du Turkian eta Sirian izan diren lurrikaretan kaltetu diren herritarrei laguntzeko. Hain zuzen, Gipuzkoako Caritasek larrialdi humanitario egoera aktibatu beri du, astelehenean Turkiako hego-ekialdean eta Siriako iparraldean izan ziren lurrikaren ondorioz. Une honetan, milaka hildako eta zauritu daude bi herrialdetan lurrikaren ondorioz.

Bi herrialdeetako Caritasek laguntza jasotzeko eta banatzeko zailtasunak dituztela jakinarazi dute, eta hori horrela, laguntza diruz egiteko eskatu dute, lurrikaretan kaltetutako herritarrei babesguneak, janaria eta arropa egokitu ahal izateko.

Laguntza ekonomikoa eman nahi dutenek, Bizum aplikazioaren –38029 zenbakia– nahiz kontu korronte bidez egin ahalko dute ekarpena. Fiare banka etikoaren bidez –ES11 1550 0001 21 0005422720–, Kutxanbaken –ES85 2095 5001 07 1062435374– edota Laboral Kutxan –ES74 3035 0060 41 0600100001– egin ahalko da kontu korronte bidezko laguntza.