DJen emanaldiak antolatu ditu AGAk bihar arratsalderako

Andoni Elduaien 2023ko ots. 10a, 13:14
DJ bat, musika jartzen. (Pixabay)

17:00etan hasiko da Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) antolatutako 'Pintxadie' musika elektronikoaren emanaldia.

Bihar, larunbata, Pintxadie musika elektronikoaren emanaldia izango da Goiko Losan, Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) antolatuta. 17:00etan hasiko da musika saioa, eta guztira, hiru musika jartzaileren doinuak entzuteko aukera izango da han: Albi, Beba eta Victorio & Georgio.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide