Azkoitia BHIko ikasleek Ahotsak proiekturako transkripzioak egin dituzte

Ane Olaizola 2023ko ots. 10a, 11:14
Azkoitia BHIko DBH 2. mailako ikasleak, transkripzioak egiten. (Azkoitia BHI)

DBH 2. mailako ikasleek 50 pasarte aukeratu dituzte Azkoitiko lekukotasunen artean, eta guztira, 55 parte hartu dute lan horretan. Sarean ikus daitezke transkripzio guztiak.

Azkoitia BHIko 2. mailako ikasleek ahotsak.eus atarirako hainbat pasarte transkribatu dituzte azken hilabeteetan, Beñat Urkiza euskara irakaslearen gidaritzapean. Horretarako, Azkoitiko lekukotasunen artean 50 pasarte aukeratu dituzte idazteko, eta guztira, 55 ikaslek parte hartu dute lan horretan.

2009az geroztik, Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat institututako ikasleen transkripzioak sareratzen dituzte ahotsak.eus webgunean. Euskara irakasgairako eta euskalkiak lantzeko lan osagarri modura egin izan dituzte transkripzio horiek. Hemen ikus daitezke transkripzio guztiak. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide