Eskiaz gozatzeko aukera izan dute mendizaleek Pirinioetan

Ane Olaizola 2023ko ots. 8a, 10:31

Anaitasuna Mendi Bazkunak urteko aurreneko mendi irteera egin du joan den asteburuan, eta 23 lagunek gozatu dute mendiko eskiaz. Gisa horretako hurrengo irteera martxoan egingo dute.

Anaitasuna Mendi Bazkunak Pirinioetara irteera egin du joan den asteburuan, eta mendizaleek eskiaz gozatzeko aukera izan dute bi egunez. Guztira, 23 lagunek parte hartu dute eski irteeran, eta besteak beste, Forges d'Abe ta Acue mendietan, "mendi eskiaz gozatzeko ingurune paregabeetan", ibilbide "ederrak" egin dituzte. Eguraldi "bikaina" izan dute mendizaleek, giro eguzkitsua izan baitute bi egunetan. Anaitasunak jakinarazi duenez, hurrengo eski irteera martxoan egingo du taldeak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide