100 urte bete ditu gaur Maite Aldazabalek

Andoni Elduaien 2023ko ots. 6a, 13:16
Aldazabal, ezkerrean eserita, etxekoekin eta alkatearekin. (Argazkiak: udala)

Azkoitiarrak 100 urte bete ditu gaur, otsailak 6, eta eguna ospatzen ari da etxekoekin batera. Javier Zubizarreta alkateak bere etxean zoriondu du hura.

Maite Aldazabal Larrañagak 100 urte bete ditu gaur, astelehena. 1923ko otsailaren 6an jaio zen Aldazabal, eta seme-alabez eta senitartekoz inguratuta ari da ospatzen eguna. Javier Zubizarreta alkateak ere zoriondu du Aldazabal. Hain zuzen, udalaren ordezkari gisa joan da alkatea Aldazabalen etxera hura zoriontzera. Udalak azaldu duenez, "osasuna lagun" eta "irribarretsu" ari da bere ehungarren urtebetetze eguna ospatzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide