Azkoitia Lagunkoiak bilera egingo du bihar

Andoni Elduaien 2023ko ots. 12a, 09:00

Azkoitikoa Lagunkoiaren bilera bateko irudia. (Udala)

Taldeak hileroko bilera deitu du biharko, eta ohi bezala, 18:00etan bilduko dira Elkargunean.

Azkoitia Lagunkoia taldea bihar, astelehena, hileroko batzarra egiteko elkartuko da. Betiko moduan, Elkargunean izango da bilera, 18:00etan. Udalak gogoratu du bilerak irekiak direla eta interesa duen herritar guztiek har dezaketela parte.