Azkoitiko bertso eskolako ikasleek Santa Ageda bezperaren bueltan sortutako bertsoak

Azkoitiko bertso eskola 2023ko ots. 4a, 09:15

Santa Ageda bezpera da gaur, eta Erniarraitz bertsozale elkartearen Azkoitiko bertso eskolako ikasleek honako bertso hauek sortu dituzte horren harira.

Egilea: Greta Etxaniz

 

Herri honetan gogotsu gatoz

Santa Ageda bezperan

limosna jaso ta gordetzeko

daukagun mantal gainean

 

Aspalditikan ospatzen dugun

festa eder da polita

koplak abesten gabiltza denok

alai karrikaz-karrika

 

Baserrietan sortu zen eta

kaleraino iritsi da

atzerritarrek ez jakin arren

festa oso ederrak dira

 

Euskal Herrian dago ohitura

bertso asko abesteko

eta festa bat hemen daukagu

Santa Ageda ospatzeko

 

Egilea: Garazi Larrañaga

 

Gaur Santa Ageda bezpera degu

tokatzen da kantatzea

Azkoitiako jendearentzat

kopla batzuk kantatzea

 

Baserritarrez jantzita goaz

eztarria berotzera

makilak hartu eta bagoaz

kale denak esnatzera

 

Etxerik etxe eta baserriz

limosna pixkat lortzera

zakua hartu eta bagoaz

orain dena betetzera

 

Zakua bete degu ederki

eta bagoaz etxera

hurrengo urtean berriro ere

hementxe izango gera

 

Egilea: Markel Caballero

 

Santa Ageda degu bihar da

gaur haren bezpera gaua.

Etxerik etxe kantari goaz

irabazteko dirua

 

Makilarekin lurrean joaz

eta kantuak abesten

lagunarekin kaletik goaz

diru asko irabazten

 

Kaletik bertso asko abestuz

etxean guk laguntzeko

faktura garesti dago eta

behar dugu ordaintzeko

 

Baserritarrez goaz jantzirik

Santa Ageda delako

makila txapel, abarkak eta

zakua diruantzako

 

Egilea: Nora Arrizabalaga

 

Kopla kantari gabiltza hemen

Santa Ageda bezperan

bildu, kantatu ondo pasatu

lehen ziren denen eran

 

Aspalditikan ospatu ohi da

Santa Ageda bezpera

makilarekin lurra esnatuz

kantatzeko biltzen gera

 

Ze ondo pasatu ohi degun guk

limosnarekin kantatzen

etxe batera joan kantatu

eta limosna eskatzen

 

Lehen askotan egiten ohi zen

joan kantatu ta jaso

jarrai beharko nahi badegu

izan hurrenen arbaso

 

Egileak: Oier Juaristi eta Unax Etxaniz

 

Otsailak laua egun polita

guk kantatzeko eguna

makilak hartu ta zabaltzera

munduari maitasuna

 

Ondo kantatu dirua lortu

hori izaten da ona

poz pozik jartzen saiatzen gera

bai aitona ta amona

 

Leihotik irten eta ikusi

gazteak ondo kantatzen

umik pozteko ibiltzen gera

makilaz gu lurra jotzen

 

Elkartu gara goizean goizo

denok ondo pasatzeko

espero balio izatea

zuei eguna pozteko

 

Egilea: Nora San Juan

 

Bihar da Santa Ageda baina

gaur degu lurra kolpatu

makillakekin lurra joaz guk

lurra degula esnatu

 

Ume guztiak dabiltz kantari

poza zabaltzeko asmoz

urte guztian daramatzate

kantuz irteteko gogoz

 

Bihar guk degu Santa Ageda

ta gaur gatoz kantatzera

horretarako kalerik kale

gogotsu etorri gera

 

Egileak: Amets Karrera eta Denis Aramendi

 

Jada heldu da Santa Ageda

eta gatoz kantatzera

makilarekin lurra kolpatuz

orain gatoz ospatzera

 

Kaletik gabiltz bertso kantari

gu poza zabaldu nahian

bertsoak egin eta kantatuz

Santa Agedako jaian

 

Santa Ageda ospatutzeko

gabiltza bertso kantari

Santa Ageda bere omenez

kolpeak jotzen lurrari

 

Egilea: Maddi Arrieta

 

Laster dator Santa Ageda

preparau zure makila

Azkoitin zehar erten kalera

baserri batzuen bila

 

Egileak: Ane Alberdi eta Jone Elorza

 

Gaur kantari gatoz gu honuntz

gure makilak hartuta

lurra esnatutzeko garaia

aurten e heldu zaigu ta

 

Egileak: Noa Brea eta Intza Ibarzabal

 

Otsailak laua aurten ere

guztioi heldu zaigula

aurten kantuan egiteko guk

gogo handia degula

 

Santa Ageda erabiltzen zen

bikoteak ezkontzeko

gaur egun soilik erabiltzen da

diru pixka bat biltzeko

 

Gaur egunean makilakin jo

esnatzeko gure lurra

bertsolariak abestuko deu

zuen aurrean agurra

 

Baserritarrak sua pizteko

erabiltzen du egurra

hotz haundia gaur badago eta

hotzikan dago txakurra

 

Egileak: Ane Peña eta Intza Ibarzabal

 

Santa Ageda heltzen hari da

prest baserrita joateko

eztarriak prest izan beharko

egun hontan kantatzeko

 

Etxe zahar honek fama omen du

txokolate onagatik

pusketatxo bat atera guri

ongi kantatzeagatik

 

Nere sudurra kriston ona da

ta antzeman txorizoa

zuk nei ematen dizun `pusketa

egon behar du gozoa

 

Ongi pasatu dut nik gaurkoan

eskerrak denagatikan

urte hontako eguntxo hau da

Santa Agedagatikan

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide