Hotza eta elurra protagonistak, Anaitasuna MBk Hirukurutzetara egindako ibilaldian

Maialen Etxaniz 2023ko urt. 29a, 20:04

Anaitasuna MBk antolatutako Gure Txokoak ezagutzen ekimenaren bigarren mendi ibilaldia egin zuten atzo goizean, eta hasiera batean Karakate eta Hirukurutzetako inguruak ezagutzeko asmoa zuten arren, azkenean Hirukurutzetara soilik igo ziren. Otsailaren 25ean egingo dute hurrengo irteera. Balda plazatik abiatuta, Kukuherrira eta Samiñora joango dira orduan.

Anaitasuna Mendi Bazkunak Gure Txokoak ezagutzen izeneko ekimenaren barruko bigarren irteera egin zuten atzo, larunbata. Hasiera batean, Urrategi, Hirukurutzeta eta Karakate inguruak ezagutzea zen antolatzaileen asmoa, baina eguraldiak ez zuen askorik lagundu, eta azkenean Hirukurutzetara soilik igo ziren; izan ere, hotza eta elurra izan ziren atzoko txangoko protagonista nagusienak. Aurreneko irteeran bezala, Balda plazatik abiatu ziren mendizaleak, 08:30ean, eta handik Hirukurutzetako gurutzea eginda, herrira itzuli ziren. 

Otsailaren 25ean, larunbatez, egingo dute Gure Txokoak ezagutzen egitasmoaren barruko hirugarren irteera. Balda plazatik abiatuta, Kukuherrira eta Samiñora joango dira orduan.