Odol ateraldia egingo dute astelehenean, Elkargunean

Andoni Elduaien 2023ko urt. 21a, 09:00
Odol ateraldi bateko irudia. (Anartz Izagirre)

Etzi, astelehena, urtarrileko bigarren odol ateraldia egingo dute Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. 16:30etik 20:30era bitartean arituko dira Gipuzkoako eta Azkoitiko odol emaileen elkarteetako kideak herritarren odola biltzen.

Urtarrileko bigarren odol ateraldia egingo dute etzi, astelehena, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Odol ateraldi arrunta izango da astelehenekoa, eta azken asteetan izan duen dinamika bera izango du etzikoak ere. Hain zuzen, 16:30etik 20:30era bitartean egingo dituzte odol ateraldiak.

Odola atera behar duten herritarrek badute dagoeneko etzirako hitzordua. Aurrerantzean odola ematen hasi nahi duten herritarrek edota informazio gehiago nahi dutenek, berriz, 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu dezakete. Hurrengo odol ateraldia otsailaren 13an, astelehena, egingo dute Elkargunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide