Entzun daiteke 'Hümean hümeko', Ro taldearen disko berriko aurrerapen kanta

Ane Olaizola 2023ko urt. 12a, 15:24

Azkoiti-Azpeitiko musika taldeak zortzi abestiz osatutako Baiagoan diskoa kaleratuko du datorren ostegunean, eta haren bideoklipa entzungai da sarean.

Ro Azkoiti-Azpeitiko musika taldeak bigarren diskoa kaleratuko du hil honen 19an, datorren ostegunean. Baiagoan izena jarri diote lan berriari, eta haren aurrerapen diskoa entzun daiteke dagoeneko: Hümean hümeko.

Gorka Alcaldek, Josu Usobiagak, Iñigo Gonzalezek, Mikel Iraetak eta Iker Amenabarrek osatzen dute boskotea. Zortzi abestiz osatutako lana ondu dute musikariek, eta Gaua Estudioan grabatu. Nahasketa eta masterizazio lanak, berriz, Ultramarinos estudioak egin ditu. Bestalde, Kulturaz kooperatibak egin du Hümean hümeko abestiaren bideoklipa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide