Kale Nagusiko errepide zati bat itxi dute, Nagusia 80ko obren eraginez

Ane Olaizola 2023ko urt. 4a, 11:18
Eliz atarian, errepidea itxita. (Ane Olaizola)

Udalak adierazi duenez, eraikuntza enpresak berak eskatuta itxi dute errepide zatia, eta bihar 14:00etann zabalduko dute. Bien bitartean, ibilgailuak Ibai Ondo kaleko biribilgunera desbideratzen ari dira. 

Nagusia 80 eraikinean egiten ari diren obren ondorioz, Kale Nagusiko errepide zati bat itxi dute. Hain zuzen, eliz atariaren parean itxi dute errepidea ibilgailuentzat, eta ondorioz, horiek ezin izango dute Plaza Nagusira eta Aizkibel kalera joan. Udalak adierazi duenez, eraikuntza enpresak berak eskatuta itxi dute errepide zatia, eta bihar 14:00etan zabalduko dute.

Sarbidea ireki bitartean, Plazaberritik doazen ibilgailuak Ibai Ondo kaleko biribilgunera desbideratzen ari dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide