Kontzertu sortarekin itxi dute urtea Elosua auzoan

Andoni Elduaien 2023ko urt. 2a, 09:00
Kontzertuetako baten irudiak, Elosuko kantinan. (Argazkiak: I. Zubeldia)

Makulu ken, Pedoh eta The Cure Sans musika taldeek jo zuten Elosuko kantinan, ostiralean.

Kontzertuekin agurtu zuten urtea Elosua auzoan. Ostiralean, Makulu ken, Pedoh eta The Cure Sans musika taldeek jo zuten Elosuko kantinan. 18:30ean hasi zen Makulu ken taldearen emanaldia; 19:40ean, Pedoh taldearena, eta 20:10ean, The Cure Sans taldearena. Doako kontzertuak izan ziren, eta han bildutako musikazaleek askotariko doinuekin gozatzeko aukera izan zuten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide