70 mendizalek parte hartu dute 'Gure txokuk ezautzen' egitasmoaren aurreneko ibilaldian

Ane Olaizola 2022ko abe. 31a, 14:34

Anaitasuna Mendi Bazkunak eta herriko gazte talde batek antolatutako Gure txokuk ezautzen egitasmoaren aurreneko mendi ibilaldia egin dute gaur goizean. Kakuetara joan dira lehen irteeran, eta goiz "polita" igaro dute. 

Anaitasuna Mendi Bazkunak eta herriko gazte talde batek antolatutako Gure txokuk ezautzen egitasmoaren aurreneko mendi ibilaldia egin dute gaur goizean. 08:30ean Balda plazatik abiatuta, Izarraizko Kakuetara joan dira lehen irteeran mendizaleak, eta antolatzaileak gustura azaldu dira aurreneko txangoak izan duen erantzunarekin; izan ere, adin desberdinetako 70 bat lagun elkartu dira, eta goiz "polita" pasatu dute. "Bakoitza bere erritmora joan da, eta dultzaina eta trikitixa artean, giro paregabea izan dugu", esan dute antolatzaileek. 

Herri ingurua ezagutzeko eta lagun giroan mendi irteerak egiteko asmoz abiatu dute Gure txokuk ezautzen egitasmoa, eta hileko azken larunbatetan egingo dituzte ibilaldiak. Hurrengoa, beraz, urtarrilaren 28an izango da, eta orduan Urrategi, Hirukurutzeta eta Karakate zeharkatuko dituzte, Baldatik abiatuta. Antolatzaileek herritar guztiak animatu dituzte martxetan parte hartzera. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide