Bi film ikusteko aukera izango da datozen egunetan Baztartxon

Anartz Izagirre 2022ko abe. 29a, 08:53
'El viaje a París de la señora Harris' filmeko irudi bat.

Igandean eta astelehenean, El viaje a París de la señora Harris emango dute; 19:30ean izango da saioa igandean, eta 20:00etan, astelehenean. Unicorn Wars zineforuma, bestalde, datorren asteartean emango dute, 20:00etan.

Datozen egunotan bi film ikusteko aukera izango da Baztartxo antzokian. Alde batetik, El viaje a París de la señora Harris filma eskainiko dute; lehen emanaldia igandean, hilak 1, izango da, 19:30ean, eta bigarrena, astelehenean, hilak 2, 20:00etan. Bestalde, asteartean, hilak 3, Joseba Beristain musikari azkoitiarraren parte hartzearekin ekoitzitako Unicorn Wars filma ikusteko aukera izango da zineforumean, 20:00etan.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

El viaje a París de la señora Harris filma:

Unicorn Wars filma:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide