Inauguratu dute parrokiaren aurtengo Jaiotza

Anartz Izagirre 2022ko abe. 24a, 10:06

Ekitaldi berezi batekin inauguratu zuten Andre Mariaren Jasokundeko Parrokiaren aurtengo Jaiotza atzo, ostirala, eta dagoeneko ikusgai dago herritar ororentzat.

Eguberri bezpera da gaur, abenduak 24, eta Andre Mariaren Jasokundeko Parrokiak aurtengo Gabonetarako egindako Jaiotza inauguratu zuen atzo, ostirala. Azken asteetan aritu dira parrokiako arduradunak Jaiotza muntatzeko lanetan, eta ekitaldi berezi batekin egin zuten inaugurazio ekitaldia. Parrokiako abesbatza bertan izan zen, eta katekesiko umeek ere abestu zuten ekitaldian. Gaurtik aurrera Jaiotza ikusgai dago, beraz, herritar ororentzat.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide