Ilusio handiz hartu dituzte Olentzero eta Mari Domingi Xabier Munibe Ikastolan

Ane Olaizola 2022ko abe. 23a, 14:53

Gabonen bezperan, ohiko bisita jaso dute Xabier Munibe ikastolakoek goizean: Olentzero eta Mari Domingirena.

Xabier Munibe Ikastolakoek goiz berezia izan dute gaurkoa, ohiko moduan, Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita jaso baitute Gabonen atarian. Bikotea gelaz gela ibili da ikasleak zein irakasleak agurtzen. Amaieran, berriz, guztiak elkartu dira aretoan, eta ilusioz gainezka, hainbat abesti eta bertso kantatu dituzte haurrek. Argazki gehiago hemen ikus daitezke.

(Argazkiak: Xabier Munibe Ikastola).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide