Zozketa

Gabon gehigarriko lehiaketak badu irabazlea

Erredakzioa 2022ko abe. 23a, 12:14

Uxua Sorazu zumaiarrak jaso du Errigorako produktu sorta.

Urolako Komunikazio Taldeak Gabon gehigarria banatu zuen abenduan, Maxixatzen, Uztarria, Baleike eta Karkara aldizkariekin eta Urola Kostako Hitza egunkariarekin. Bertan, Olentzerok eta Erregeek zaku bat ezkutatu zuten, eta zaku hori non ezkutatu zen asmatzen zuten bazkide eta harpideen artean Errigorako produktu sorta bat zozkatu du UKTk.

Zakua 31. orrialdean zegoen ezkutatuta, pinuaren atzean, eta erantzuna asmatu duten guztien artean zozketa egin ondoren, Uxua Sorazu zumaiarrak irabazi du Errigorako produktu sorta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide