Elikagaien Bankuko kideek beraien esker ona adierazi dute Azkoitian 6.000 kilo produktu bildu ostean

Andoni Elduaien 2022ko aza. 29a, 16:30
Elikagai Bankuko kideek egindako produktu bilketa bateko irudia. (Artxiboa)

Elikagaien Bankuak herriko supermerkatuetan jarri zituen bilketa guneak joan den astean, era guztietako jakiak nahiz produktuak biltzeko. Halaber, bonu bidez laguntzeko aukera ere izan dute herritarrek. Azkoitiko Elikagaien Bankuko kideek herritarrek egindako dohaintzak eta ekarpenak eskertu ditu.

Joan den ostiralean eta zapatuan, Azkoitiko Elikagai Bankuko kideek udazkeneko bilketa handia egin zuten herriko zenbait supermerkatutan. Guztira, 6.000 kilo inguru janari bildu zituzten Eroski, BM eta Lidl supermerkatuetan, eta herriko Elikagai Bankuko kideek beraien esker ona adierazi nahi izan diete kanpainan parte hartu duten herritarrei. Era berean, kanpainan lagundu duten boluntarioek egindako lana ere eskertu dute.

Azkoitiko Elikagai Bankuak urteroko janari bilketa handiena egin zuen joan den astean. Dena den, dohaintzak egiteko aukerak irekita jarraitzen du oraindik; hain zuzen, datorren astelehenera arte luzatuko dute supermerkatuetako kutxetan ekarpenak egiteko aukera. Dohaintza egin nahi duten herritarrek, supermerkatuko kutxan esan beharko dio kutxazainari Elikagai Bankuari dohaintza egin nahi duela, eta egin nahi duen ekarpenaren zenbatekoa zehaztu beharko du orduan. Diru ekarpena eginda, Elikagai Bankuko Kideek herritarren bidez jasotako dirua erabiltzen dute beharrezko produktuak erosteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide