'La maternal' eta 'La gran aventura suiza', Baztartxoko datozen film emanaldiak

Andoni Elduaien 2022ko aza. 30a, 09:00
'La maternal' filmaren irudietako bat. (Filmaffinity)

La maternal eta La gran aventura suiza filmak emango dituzte igandean eta astelehenean, Baztartxo antzokian. Larunbatean, berriz, ez da film emanaldirik izango Sonakay taldearen kontzertua tarteko.

Datozen egunetan, La maternal eta La gran aventura suiza filmak emango dituzte Baztartxo antzokian. Igandean, 17:00etan, La gran aventura suiza haurrentzako filma eskainiko dute antzokian. Aldiz, 19:30ean, helduentzako La maternal filma. Astelehenean, ikuslearen eguna, bigarren aldiz emango dute La maternal filma, 20:00etan.

Larunbatean, Sonakay taldeak kontzertua eskainiko du Baztartxo antzokian, eta arrazoi hori tarteko, ez da film emanaldirik izango antzokian. Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

La maternal filma:

La gran aventura suiza filma:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide