Azaroaren 25a

Ikasleak ere indarkeria matxistaren aurka

Ane Olaizola 2022ko aza. 25a, 16:14

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean, askotariko ekintzak egin dituzte goizean herriko ikastetxeetan.

Kalean bezala, egun berezia da gaurkoa ikastetxetan. Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean, emakumeen askatasuna aldarrikatzeko askotariko ekintzak egin dituzte eskoletako haurrek zein nerabeek. Besteak beste, elkarretaratzea egin dute Azkoitia BHIko kideek, eta bestelako sentsibilizazio saioek ere tartea hartu dute Floreaga ikastetxean nahiz Xabier Munibe Ikastolan.

Azkoitia BHIko kideek, Floreaga ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako argazkiak dira honako hauek:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide