Euskara arnas

Alice Goffart: "Prozesu zaila ari da izaten, baina oso polita da euskara"

Erredakzioa 2022ko aza. 23a, 19:00

Belgikan jaioa, Alice Goffart Errezilera iritsi duela sei urte. Irure Txiki baserrian egiten du lan, Errezilen bertan, eta adierazi duenez, Errezilen bizitzeko beharrezkoa da euskaraz hitz egitea. Datozen egunetan –Euskaraldiak irauten duen bitartean, egunero– UKTk argitaratuko dituen euskaldunberriei egindako elkarrizketetako bosgarrena da honako hau.

Belgikan jaioa, Alice Goffart Errezilera iritsi duela sei urte. Irure Txiki baserrian egiten du lan, Errezilen bertan, eta adierazi duenez, Errezilen bizitzeko beharrezkoa da euskaraz hitz egitea. Iritsi eta handik urtebetera hasi zen ikasten hizkuntza, eta azaldu duenez, "pixkanaka pixkanaka" ari da prozesu horretan. Euskararekin izan duen harremanaz, euskararekin izan duen bizipenaz eta euskarak urteotan eman dion guztiaz hitz egin du hark Anartz Izagirre kazetariarekin.

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Euskaraldia dela-eta osatu duen Euskara arnas seriearen barruko ikus-entzunezkoetako bosgarren protagonista da Goffart. Datozen egunetan –Euskaraldiak irauten duen bitartean, egunero– UKTk argitaratuko dituen euskaldunberriei egindako elkarrizketetako bosgarrena da honako hau, eta datozen egunetan eskualdeko gainerako herrietako protagonista banaren bideoak argitaratuko ditu taldeak. Gainera, Urola Kostako Hitza egunkarian euskarari lotutako hainbat erreportaje irakurri ahal izango dira datozen asteetan.

Hona hemen orain arteko bideoak:

Azpeitia: Carmen Calzas
Zumaia: Esther Cruz
Aizarnazabal: Eli Muñoz
Aia: Jenny Ross
Kale inkesta

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide