Sanandresak 2022

Eguraldiari aurre eginda, jendez bete da herriko plaza Huntzaren kontzertuarekin

Maialen Etxaniz 2022ko aza. 20a, 08:30
Huntzak Azkoitiko plazan eskainitako kontzertuko irudia. (Andoni Elduaien)

Sanandresen atariko gisa, Huntza musika taldearen emanaldia izan zen bart herriko plazan, eta eguraldi makurra eginagatik, jende ugari elkartu zen plazan kontzertuaz gozatzeko.

San Andres festetarako girotzen hasi da herria, eta bart ere nabaritu da. Jaien aurreko asteburuari festa usaina emateko asmoz, 23:00etan hasita Huntzaren kontzertua izan zen atzo, larunbata, Azkoitiko plazan, eta eguraldi makurra egiten zuen arren, jende ugari elkartu zen plazan, musika taldearen emanaldiaz gozatzeko. Euriari eta hotzari aurre eginez, Huntzak dantzan jarri zituen emanaldiaz gozatzera bertaratutako musikazaleak. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide