Bihar eguerdian eta astelehen arratsaldean ere eskuratu ahalko dira Euskaraldiko txapak

Maialen Etxaniz 2022ko aza. 19a, 10:18

Euskaraldiaren herriko batzordeko kideek jakinarazi dutenez, "herritar askok oraindik txapa jaso ez dutela ikusita", Euskaraldiko txapak banatzeko postua jarriko dute datozen egunetan Azoka Plazan. Bihar 12:00etatik 13:00etara jarriko dute postua, eta astelehenean 17:30etik 19:30era.

Hasi da Euskaraldia, eta dagoeneko asko dira ahobizi eta belarriprest txapak soinean daramatzaten herritarrak. Ordea, Azkoitiko Euskaraldiaren herriko batzordeko kideek azaldu dutenez, "herritar askok ez dute  txapa jaso", eta hori ikusirik, txapak banatzeko postua jarriko dute bihar eta etzi. Azoka Plazako udalaren gela batean jarriko dute postua, hain zuzen, Udane Juaristiren muralaren aurrekoan. Bihar 12:00etatik 13:00etara egongo da txapak jasotzeko aukera eta astelehenean  17:30etik 19:30era. Txapak jasotzeko ez ezik, Euskaraldiaren banderolak erosteko aukera ere jarriko dute batzordeko kideek.

Hitzez ekiteko garaia da lelopean ari dira egiten 2022ko Euskaraldia, eta ariketan parte hartzera deituta daude 16 urtetik gorako euskal herritarrak. Azkoitiko Euskaraldiaren batzordeko kideek jakinarazi dutenez, dagoeneko iritsi dira 2020ko parte-hartze datuetara. Dena den, datozen egunetan emango dituzte datu zehatzak. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide