'La batalla de Amaiur' liburua aurkeztuko du asteartean Iñaki Sagredok

Andoni Elduaien 2022ko aza. 13a, 09:00

Amaiurko gaztelua kokatuta egon zen gunea. (Nafarroako Gobernua)

La batalla de Amaiur. La historia perdida de Navarra (Pamiela) liburua aurkeztuko du Sagredok Elkarguneko Zeharkako gelan. Ekitaldia 18:30ean hasiko da, eta edonork izango du hara joateko aukera.

Iriaun Azkoitiko Napar Zuzterrak taldeak antolatuta, Iñaki Sagredok La batalla de Amaiur. La historia perdida de Navarra (Pamiela) liburua aurkeztuko du datorren asteartean, azaroak 15, Elkargunean. 18:30ean hasiko da haren aurkezpena Zeharkako gelan, eta lan horren gaineko xehetasunak emango ditu hark saioan. Irekia izango da solasaldia, eta edonork izango du bertan parte hartzeko aukera.

Etzi aurkeztuko duen liburuan, besteak beste, Amaiurko gazteluaren jatorria zein den azalduko du, baita eraikin hark Nafarroaren konkistan zer eragin izan zuen ere. Gazteluaren protagonisten datuak eta estrategiak ere bildu ditu Sagredok liburuan, eta borroka historiko hura eskemen nahiz birsortze birtualen bidez aurkeztu du.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide