Udalak elkarretaratze isila eta lore eskaintza egingo ditu ostegunean 'Oroimenean' eskulturan

Andoni Elduaien 2022ko aza. 8a, 10:09

'Oroimenean' eskulturaren parean egingo dute elkarretaratzea.

Oroimenaren Eguna dela eta, udalak elkarretaratze isila eta lore eskaintza egingo ditu 12:00etan Intsausti parkean dagoen eskulturaren parean.

Oroimenaren Nazioarteko Eguna da etzi, osteguna, eta 12:00etan, bost minutuko elkarretaratze isila egingo du Azkoitiko Udalak "herriko biktima guztien memorian". Intsausti jauregiaren parean dagoen Oroimenean eskulturan loreak utziko dituzte lehenik udal ordezkariek, eta ondoren, haren parean egingo dute kontzentrazioa. Erakundeak han parte hartzeko dei egin die herritarrei.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide