Udalak administrari bat kontratatuko du sei hilabeterako Lanbideren bitartez

Anartz Izagirre 2022ko aza. 7a, 09:23

Eskatzaileek azaroaren 16a, asteazkena, baino lehen eman beharko dute izena, Lanbideren bulegoren batean nahiz beren webgunearen bitartez.

Azkoitiko Udalak administrari bat kontratatuko du sei hilabeterako Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez. Lanaldi osorako postua izango da, eta hautagaiek azaroaren 16a, asteazkena, baino lehen eman beharko dute izena, Lanbideren bulego batean nahiz beren webgunean. Eskaintzaren erreferentzia 162022013336 da, eta honako lotura honetan agertzen dira xehetasun guztiak.

Eskatzaileek hainbat baldintza bete beharko dituzte. Besteak beste, Zuzenbidea edo Enpresen Administrazio Zuzendaritza gradua zein lizentziatura izan beharko dute, eta euskararen 3. hizkuntza eskakizuna (C1) eta informatikan ezagutzak izatea ere eskatuko zaie. Horrez gain, langabezian egon beharko dute eskatzaileek, eta Lanbiden izena emanda. Era berean, kontuan hartuko dira udal administrazioko izapideen eta erakunde publikoetako Opendata eta Gardentasunaren arloetako ezagutzak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide