'Black is Beltza II: Ainhoa' eta 'Los buscamundos' filmak emango dituzte datozen egunetan Baztartxon

Andoni Elduaien 2022ko aza. 16a, 08:00

'Black is Beltza II: Ainhoa' filmeko irudi bat. (Sensacine)

Aste honetan ere ez da film emanaldirik izango larunbatean antzokian; izan ere, Sahatsa dantza taldeak, Iraurgi abesbatzak eta Udal Musika Bandak sanandresetako ikuskizuna eskainiko dute egun horretan antzokian.

Igandean eta astelehenean, Black is Beltza II: Ainhoa eta Los buscamundos filmak emango dituzte Baztartxo antzokian. Haurrentzako Los buscamundos filma igandeko 17:00etan emango dute. Black is Beltza II: Ainhoa filma, berriz, igandeko 19:30ean eta asteleheneko —ikuslearen eguna— 20:00etan ikusi ahal izango da.

Larunbatean, ostera, ez da film emanaldirik izango antzokian; San Andres jaiak gainean direnez, Sahatsa dantza taldeak, Iraurgi abesbatzak eta Udal Musika Bandak sanandresetako ohiko ikuskizuna eskainiko dute Baztartxo antzokian, 19:00etatik aurrera.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Black is Beltza II: Ainhoa filma:

Los buscamundos filma

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide